Iker Galartza, Aktore eta pailazoa

GORA TELOIA! ANTZERKI GIDA. Ikastetxeetan, gaztetxetan eta neska mutilen artean antzerkia egiteko gida. Ikastetxeetan antzerkia lantzeko, egiteko eta partekatzeko tresna. Uztailaren 10 eta 11ean Donostiako Miramar Jauregian. Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten. Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua dutenen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu oso modu praktikoan. Matrikulatu zaitez: https://www.uik.eus/eu/jarduera/gora-...