Andereño Marijori eta andereño Amaiari agurra

💚 Merezitako erretiroa hartu dute Amaiak eta Marijok. Gaur, emozioz betetako agurra egin diegu, urteetako lanari, konpromisoari eta maitasunari eskerrak emateko. Lizeoko komunitatearen parte izateagatik eta Pasaiako eta Lezoko hainbat belaunalditan arrastoa uzteagatik, mila esker. Hau zuen etxea izango da beti. Ongi bizi etapa berrian! 🌿 🎤 Bertsoa Marijori Merezita hartuko duzu betiko jai tipula ta letxuga egongo dira zai. Gure bihotzak ere minduta daude, ai! lan bikaina_egin duzu egon zaitez lasai. Marijo gabe ezin ikastola_ulertu irakasle izan zara ta ama bihurtu maitasuna itzultzen gara gu saiatu denon artean baietz bero besarkatu 🎤 Bertsoa Amaiari Irribarre polit bat duzu aurpegian ta kolore biziak dituzu begian mila esker benetan gure izenian beti egongo zara gure bihotzian Esker oneko hitzak zu zarenagatik guztia eman eta jasotzen baitut nik. Mila esker berriro maitatzeagatik eskerrik asko Amaia gu zaintzeagatik Doinua: Behin batean Loiolan #Pasaia #Lezo #Lizeoa #Ikastolak #Bidebatelkarrekin #LizeoaGara #bazatoz