Fandangoaren Hotsa - Josu Bergara

Fandangoaren Hotsa abestiaren bideoklipa. Euskal Herriko baserritarren omenez. Protagonistak: Angela Badiola - Gunengu baserria, Bedarona. Mikel Iturraspe - Urtza Nagusia baserria, Bedarona. Iratxe Arriola eta Iñaki Biteri - Olagorta baserria, Natxitua. Esker bereziak beraien laguntzagatik: Bego Andrés Urresti, Ramón Lejardi, Esther Korta. Musikariak: Nerea Alberdi: biolina Mikel Nuñez Lauzirika - Teklatua Dani Gonzalez - Baxua Txema Arana - Bateria Natalia Wang - Biolina Ariadna Villate - Biola Claudia Díez - Txeloa Gaizka Peñafiel - Trikitixa Josu Bergara - Gitarra eta ahotsa Bideoaren egileak: Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar. http://www.josubergara.eus FANDANGOAREN HOTSA (Letra: Bego Andrés Urresti) Markesaren Alaba, herriko bertsoak, amodio galdu baten, estrofa biziak. Irribarre ederra, gogoratzean, gaztedenboraldian egindakoakaz. Jotalari galanta, esaera zale, lurra landu dauena ta bihotzez maite. Triki baten soinua eskaratzean beheko su baten, etxeko beroa. Fandangoaren hotsa, bere buruan, antzinako kantuak beti, beti ahoan. Oroitzapen honetaz, enaz gura ahaztu, eurak izandakoari esker, gara gu. Albaitaritza lanak, auzo guztietan, eskuekin osatzen, eguneko biharra. Belarren misterixo ezkutuenak, urte askoren ostean, ikasitakoak. Gerra garai gogorretan jasandakoa, euskal lurraren mina, aurrera egin beharra. Beti buru argia, ausarta, azkarra, lagunaren laguna ta bihotz onekoa.