Itsasoari begira (Benito Lertxundi)
Karaoke hau ahotsik gabe: • Itsasoari begira (Benito Lertxundi) ahotsb... http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zazpi mendeko gauean gaude, Gure loreetan sasi. Irrintzi, oihu, ele ta ulu, Marmario ta garrasi. Haize enbata, brisa galerna, Gaur garbi, bihar nahasi. Xake taularen zuri beltzean Arrats gozo, egun gazi. Ai itsasorik ez bageneuka, Zeri so negarrez hasi? Gure zuhaitza landatu dugu Amildegi muturrean. Adarrak daude ertzetik haruntz, Sustraiak, berriz, lurrean. Bihotz-hesteak estu helduaz, Esku baten ahurrean. Bertso berriak jartzera noa Bere indar laburrean. Nola malko bat isuritzen den, Itsasoaren aurrean. Nola haizeak, ur azalean, Eguzkiaren irteeran. Nola kaioak, zorabioak, Itsas enbata bezperan. Pentsatzen nago gu ere berdin Ibiltzen ez ote geran. Susmoa daukat gure Patua itsasoa ez dan? Libre ta zabal dugu aurrean, Baina ezin dugu edan. Heldu herria sustraietatik, Tira eta gora jaso. Jarri kantauri aurrean eta Mantendu zutik hari so. Ispilu hortan ikus gaitezen, Herriz-herri, auzoz-auzo. Zauriak gatzez itxi ditzagun, Malkoak urez eraso. Sano ta libre, irla txiki bat, Salbatuko gara akaso. Azken arnasa eman nahi nuke, Eguna hiltzen ari da. Azken arnasa eman nahi nuke, Bertsoak entzuten dira. Azken arnasa eman nahi nuke, Kantari nator herrira, Azken arnasa ematen dugu, Eguzkitik eguzkira. Azken arnasa eman nahi nuke, Itsasoari begira. Azken arnasa eman nahi nuke, Eguna hiltzen ari da. Azken arnasa eman nahi nuke, Bertsoak entzuten dira. Azken arnasa eman nahi nuke, Kantari nator herrira, Azken arnasa ematen dugu, Eguzkitik eguzkira. Azken arnasa eman nahi nuke, Itsasoari begira.

BENITO LERTXUNDI - HUNKIDURA KUTTUNAK II - Osoa - Full Album

Bolero en la Madrugada – Voces del Alma en La Habana

Itsasoari begira (Benito Lertxundi)

1970s French Retro Chanson | A Timeless Dream | Slow Cafe Moments (60s 70s 80s)

Amatxi |EuskalKantuak |chanson Basque

Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus (bertso eguna 2010)

AITORMENA. Hertzainak

baldorba/oiamare euskalherria subtituladas al castellano iñaki eta benito

ZETAK + ERRAMUN MARTIKORENA Zama doinuz arindu X. edizioa

Nere herriko neskatxa maite (Benito Lertxundi))

BENITO LERTXUNDI - HUNKIDURA KUTTUNAK I - Osoa - Full Album

BENITO LERTXUNDI - GAUEKO ELE IXILEN BALADAK - Osoa - Full Album

AZKEN DANTZA

Benito Lertxundi // Itzaltzuko bardoa (SUB)

Late Night Chicago Blues – Slow Blues Guitar for Deep Relaxation

Azken Dantza

Gure Esku Dago BideoKlipa

GURE BIDE GALDUAK. Benito Lertxundi ( itzulp. traduc.)

XABIER LETE - XABIER LETE - Osoa - Full Album

