Janus Lester ft. Joseba Irazoki - Geure Mundutan

Abesti berri bat askorentzat, ez hain berria niretzat. Duela 6 urte Josebak utzi zizkidan bere gitarra, bere amplia eta bere pedal festa nire lehen abestiak grabatzeko. Urte batzuk geroago, berarekin Zuzenean grabatu dugu abesti horietako bat, zehazki Azken Trenarekin plazaratutako “geure mundutan”. Bertsio berezi bat egin diogu Manu Goiogana-k idatzitako letra eder honi. Zuena zen jada abesti hau, izan dadila berriro ♥️ Segi dezagun bidea egin eta honekin gozatzen. Ez ahaztu, uneoro egin nahi baduzu garrasi, begiak itxi eta amesten ikasi ♥️♥️♥️ Hitzak: Kale bazterrak ez daitezela ohitu eskaleetara Eskaleak ez daitezela ohitu kaleetara Desilusioak ekar beza ilusioaren poza negar malkoak topa dezala une aproposa. Ez nuke nahi bihar berriro lanera inertziaz joan Lan egin nahi nuke baina joandakoen ondoan Hil daitezela itsutzeraino sortutako sinesmenak Bakeak bizi ditzala hiltzeko gertu daudenak Uneoro egin nahi baduzu garrasi, ta bizitza Ta bizitza, beste mundu batean hasi Begiak itxi ta amesten ikasi Amesten ikasi. Erasotzaileek eraso ditzatela euren buruak Ta nor eraso gabe utz ditzala inguruak Zezenek toreatu ditzatela toreroen adarrak izaera odolustu arte plazako hondarrak. Mundua izan dadila bizi ditugun gerren hilobi dorre bikiak ez daitezela goizero erori Euskal gazteek lo egin bezate berriz beren etxetan errugabeek ez dezatela segi espetxetan. Uneoro egin nahi baduzu garrasi, ta bizitza Ta bizitza, beste mundu batean hasi Begiak itxi ta amesten ikasi Amesten ikasi. Uneoro egin nahi baduzu garrasi, ta bizitza Ta bizitza, beste mundu batean hasi Begiak itxi ta amesten ikasi Amesten ikasi.