MAIRU 🔴 AHOTSENEA 2022 🔴 ZUZENEAN

MAIRU - ZUZENEAN 57. DURANGOKO AZOKA - AHOTSENEA 2022 Eman dezagun zinez aspaldiko kondaira zahar bat. Iniziazio bidaia itxurako odisea horretan, sei protagonistak izaki mitiko baten bila abiatzen dira. Pittaka, ibilbidearen egiazko xedeaz ohartzen dira: elkarren artean fusionatu behar dute, izaki bakar bilakatzeko; hain zuzen, xerkatzen zuten hura: Mairu. Ipuin moderno hori musikaren mintzaira unibertsalean kontatzen digute. Txalapartaren sustraiez iragan urrunean errotua izanik ere, egungo-egungo trantzera ekarri dute, sintetizagailuak eta tratamendu modernoak behialako oihartzunekin uztartuz. Tribala, liluragarria eta harrigarria dena betan izanki, kontakizun horrek ez lezake nehor hotz utz. Proposamen sailkaezin eta ausarta. 🎥Suscríbete a nuestro canal / Harpidetu zaitez:    / eitbeus   👇Para más información visita/ Informazio gehiagorako: https://www.eitb.eus/ 📲Y síguenos en nuestras redes sociales / Jarrai gaitzazu sare sozialetan: Facebook:   / eitb   Twitter:   / eitbeus   Instagram:   / eitb