Xabier Silveira - Kartzelako bertsoak (NBTX13 finala, Iruñea, 2013-03-24)

Nafarroako bertsolari Txapelketako finala (Iruñea), 2013-03-24. Gaia: "Seinalea jaso duzu. Orain ez dago atzera bueltarik". Azken urteetan gure herrian nola ez zegoen giro agintariak armak izaki gu egin ginen bandido lepo gainean militar botak jartzen zituzten aldiro pentsatzen nuen ez ote dute Herri hau zein den jakingo adrenalina zait igo ez dut egingo berriro egin edo ez dudan jartzeak ez dit mesede egingo hau da unea eta buruan eman behar diot tiro. Ez da erreza izango gero karga hau eramatea ezta ere noski hogei urteko kartzel zigorra jatea argi izpi bat nahi duen haren zigorra da itzalpea ta mesedetzat hartzen dudan hau bihur liteke kaltea ordea Herri maitea inperioen hankapea tiro bat aski ez bada berdin zait bospasei ematea gerra delako bide bakarra nahi dugunontzat bakea. Urteak dira bizi naizela pistola bat eramanez "askatasuna edo heriotza" lau haizetara erranez zer bizi da hau jasan behar dena besteen menpe izanez? horrela izan behar badugu berdin izan zein izan ez hogeita bost urte janez hiltzeko prest nagoenez askatasunik nahiz ta ez lortu honi bost tiro emanez balio beza beste inor hil ez dezagun gutxienez.