Artzain txakur txapelketetan lehen urratsak Asier Dacostaren eskutik

Artzain txakur txapelketetan lehenengo urratsak ematen hasi da Asier Dacosta. 'Zeru' du izena haren txakurrak eta dagoeneko txapelketa bat irabaztea lortu dute. Ardi eta txakurren munduan eman dituen lehen urratsak azaldu eta haren txakur zein artaldea aurkeztu ditu 'Landara' saioan.