#Attu Esketx guztiak, bideo bakar batean

"Attu!" telesaila osatzen duten zortzi esketx laburrak pieza bakarrean jaso ditugu. “Attu!”. Aditu aditzaren ahozko aldaera da, Usurbil aldean erabiltzen dena. Interpelazio bat ere bada, eta gure proiektua izendatzeko oso egokia dela deritzogu, lan honen bitartez herriko ahozko ondarearen zati bat jaso eta transmititzeko xedea dugulako. Arantzazu Aranburuk herrian bildutako esamoldeak daude egitasmo honen oinarrian.