Aritz Egea eta Maite Maiora, Axari-Trail mendi lasterketan garaile

Igande honetan, irailak 14, jokatu da Axari-Trail mendi-lasterketaren bigarren ekitaldia, Idiazabalen. Euskal Herriko txapelak ere jokoan zeuden. Aritz Egea eta Maite Maiora izan dira garaileak.