Ezterenzubi - Baga Biga. "Egiazki Menta partaide" eta Ezterenzubiko Gazteak.

EZTERENZUBI "Ezterenzubi" kantuak Nafarroa Behereko herri txiki baten arima kontatzen du. Mendi, oihan eta artzaintzaren artean, gure arbasoen oroimena bizi da oraindik. Herri urrun eta ahaztu baten istorioa da, nun natura eta euskal mitologia eguneroko bizitzaren parte diren. Kantu hunetan, Estebe izeneko gazteak Eneka salbatzen du, betidanik ixilean maite izan duen dantzaria. Haien bidea Basajaunen presentziak laguntzen du, mendietako eta basoetako zaindari mitikoaren itzalpean. "Ezterenzubi" ez da bakarrik maitasun istorio bat; gure erroer ( sustraiak), gure hizkuntzari eta gure ingurumenari egin omenaldia ere bat da. Euskal Herriko herri txikien edertasuna, askatasuna eta memoria ospatzen ditu.