II GENUINE ADEITASUN TORNEOA

Dakizuenez, lehiaketa honek inklusioa du ardatz, izan ere, taldeak %30etik gorako desgaitasun intelektualak dituzten jokalariz osatuta daude. Helburua, kirolaren bidez aukera-berdintasuna eta gizarteratzea sustatzea da. Emaitzez eta lehiaz haratago, Liga Genuine-k kirolaren balioak, laguntasuna eta elkarrekiko errespetua sustatu nahi ditu. Aniztasuna erakutsi eta kaleratu, aretxabaletara. Ikusgarritasuna eman jende honi, asko baitugu gizarte modura ikasteko. Sekulako gaitasuna baitute, kasu honetan, futbolean aritzeko.