Herria batua inoiz ez garaitua (Andreina Jolin-LAB sindikatua)
Karaoke hau ahotsik gabe: • Herria batua inoiz ez garaitua (Andreina J... Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Txileko kantak aipatzen duen “herria” ez da, noski, Euskal Herria; 1973. urtea 2021 ez den bezalaxe. Hartara, kantuak Txileko lurrak aipatzen dituen tokian euskal lurraldeei egin zaie erreferentzia. Eta batean zein bertzean, herriaren batasun gogoa aldarrikatzen du kantak, ikuspegi itxaropentsu, garaipenezko eta, agian, xaloegi batekin. Baina ez da ahazten ahal borrokarako kantu bat dela, iraultzaileak martxan jarri nahi dituena; langileak adorez, maitasunez eta elkartasunez bete nahi dituena. Eta, begirada horrekin, LABek pentsatu du kantu honen euskarazko bertsioak bazuela tokia langile klasearen batasunaren aldeko eta Euskal Herriaren batasunaren aldeko borroken kantutegian, edonork edonon edonoiz erabil dezan. Ikusteko dago kantak bere bidea eginen ote duen, ea benetan loratuko den. Baina, bederen, dagoeneko hemen dugu, borrokan bidaide. Euskal Herria, 2021eko maiatzaren 1a Zutik, kanta, garaitzera goaz. Hemen dira batasun banderak. Ta zu, zatoz, gurekin batera, ikusiko kantua ta indarrak loratzen. Gorri da ekiaren goiza, igarri du datorren bizitza. Zutik, altxa, herria aurrera. Hobea da iritsiko dena, gure poza konkistatua da ta mila ahots oldartuko dira, ozen erran dute askatasun kanta, laster dator gure garaipena. Ta oraintxe herriak, borrokan altxatuak, garrasi egin du: “Aurrera, eta batu!”. Herria, batua, inoiz ez garaitua. [BIS] Herria ari da batasuna sortzen nafar baratzetik ipar trenbidera, sortaldeko borda argitsutik sartaldeko fabrika ilunera, lanean gabiltza, herria badabil, pausoz pauso geroa du ekarri. Zutik, altxa, herria aurrera. Borroka da guztion egia. Harrizkoa, langile multzoa, justizia da bere animoa. Adore, maitasun ta elkartasunez hemen zaude, borrokan bidaide. Ta oraintxe herriak, borrokan altxatuak, garrasi egin du: “Aurrera, eta batu!”. Herria, batua, inoiz ez garaitua. [BIS] http://www.txantxangorria.eus/ / euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music

Herria, batua, inoiz ez garaitua (El pueblo unido jamás será vencido)

Oi ama Eskual Herri

Eperrak (Bankako menditarrak)

Internazionala - L'Internationale - La Internacional - TXALAPARTA -

2023 EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA

Txantxibiri (Taberna ibiltaria)

Unbelievable Smart Worker & Hilarious Fails | Construction Compilation #1 #adamrose #smartworkers

Txoria txori (Mikel Laboa)*

DNA Reveals the BASQUES Weren’t Who We Thought

Try Not To Laugh 🤣😂 Best Baby And Dog Funny Moments Ever

Etxean behar ditugu! Ongi Etorriak!!!

Itsasoari begira

Andreina Jolin en Concierto 2017 2

Txikia

NERVOUS 12-Year-Old Who Can Sing Without Opening Her Mouth Earns Mel B's GOLDEN BUZZER!

ZETAK, Erramun Martikorena - Itzulera (Herri Urrats 2022)

Unbelievable Workers | Working with Talented Engineers #46 #fail #adamrose #smartworkers

Habanera (Xabier Lete)

Italian Deep House 2026 | Passione Siciliana | Luxury Italian Deep House Mix

