Bai Euskarari Sariak 2026 - Mendiak eta Herriak

50 urteko ibilbidean, euskararen aldeko konpromiso sendoa erakutsi du Mendiak eta Herriak elkarteak, eta urte luzez Bai Euskarari komunitateko kide izan dira. Gainera, Urmugaren sortzaileetakoak dira, lurraldea, komunitatea eta euskara lotzen dituen proiektu eredugarria, hain zuzen ere. Euskararen aldeko konpromisoagatik eta bidea irekitzen lagundu izanagatik aitortu dira.