Gazte Olinpiadek hirugarrenez girotu dute sanjuanen etorrera

68 kuadrilla eta 1.000 parte-hartzaile baino gehiago batu ziren zapatuan Arrasateko kaleetan nor baino nor gehiago jarduteko. Lehiari dagokionez 'Lolailo' kuadrilla izan zen txapelduna baina umore ona, lagun giroa eta festa giroa guztien artean sortu zuten.