Izeta II-Landarbide jokua hamarreko kubikua 125Kg

Joxe Ramon Iruretagoiena "Izeta II" eta Agustin Arruti "Landarbide" bi harrijasotzaile aiarren arteko joku historikoa. 1994ko abenduaren 4an Azpeitiko zezen plazan jokatu zena. Hiru hamar minutuko tanda egin zituzten hamarreko kubikuakin (125kg). Izeta II izan zen garaile ondoko emaitzarekin: Izeta II: 43-43-44, guztira 130 jasoaldi Landarbide: 40-40-38, guztira 118 jasoaldi