Arrigorriaga | Mikel Ipiña: "Presiopean kantatzen irakatsi dit Ztanda! talent showan" | 2026

2026 07 08, Arrigorriaga. Mikel Ipiña arrigorriagarrak laugarren postua eskuratu du EiTBko 'Ztanda!' talent showan. Esperientzia honetatik bueltan, beragaz elkartu gara Arrigorriagako San Pedro Abrisketa ermitaren inguruetan, bere bizipenak ezagutzeko. "Presiopean kantatzen ikasi dut alde batetik, neurriz jokatzen", aitortu dio GEURIAri 'Ipi'k. "Bestetik naturaltasuna mantentzen ikasi dut, makina bat kamera aurrean kantatzen eta neure ahotsa kontrolatzen. Gala batean toma bakarra egiten da eta denbora tarte gutxi dago gauzak behar bezala egiteko". 📲 Albistea: geuria.eus 🎥 @jongoikouria #Arrigorriaga #Telebista #Ztanda