"AHT vs AHT" erakusketa Igartubeitin
"AHT vs AHT" Argia Harrapatzeko Tramankuluak versus Abiadura Handiko Trena erakusketa ikusgai izango da Igartubeitiko Interpretazio zentroan uda amaiera arte. Asier Gogortza artistak eta argazkilariak Patrim 4.0 egonaldi artistikoan garatutako “Argia harrapatzeko tramankuluak” proiektuaren emaitza da. Ezkioko udalerriko landa-eremutik etorkizuna birpentsatzeko asmoz, belaunaldien arteko lotura bultzatzea eta indartzea, bai eta kontakizun, iruditeria gaur egun berrinterpretatzea helburu duen Patrim 4.0 egonaldia artistikoaren epaimahaiak Asier Gogortzaren egitasmoa aukeratu zuen otsaila hasieran. “Argazki kamera isladak betikotzeko gaitasuna duen ispilu bat da, horregatik sortzen digu hainbesteko lilura eta errespetua. Gogoeta horretatik abiatuta, ispilu joko baten moduan garatu da argazki proiektu hau”, azaldu du Gogortzak. Argia Harrapatzeko Tramankuluak (AHT) sortu dira Ezkioko baserrietatik berreskuratutako tresna zaharrekin. Garai bateko paisaiaren lekuko izan ziren objektu horiek erabili dira gaur egungo paisaiak eta txokoak erretratatzeko. Iraganetik datozen tresna hauei beren funtzio originala aldatu zaie argazki estenopeikaren teknika erabiliz, eta beste eginkizun berri bat eman zaie: orainaldiko argiak harrapatzea, eta batez ere Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrari argazkiak egitea. AHTak AHTaren parean. Iragana eta orainaldia aurrez-aurre. “Gustatu edo ez, bukatu edo ez, gure garaiaren ikur bilakatua da dagoeneko Abiadura Handiko Trena. Gure bizimoduaren eta, ondorioz, gure paisaiaren adierazle nagusietako bat dela esan daiteke. Norabide argirik ezean, abiadura bizia”, Gogortzaren hitzetan. Argazki hauek egiteko erabili den teknikak, aldiz, geldotasuna du oinarrian. “Lehenik argazki kamerak prestatu behar dira eskuz. Barnetik erabat ilundu eta argia harrapatzeko egokitu. Gero laborategian errebelatu eta ateratzen den negatiboa positibatu behar da. Orduak edo egunak irauten ahal dituen prozesu mantsoa da hau”. Martxoan zehar egin du egonaldi artistikoa Gogortzak Igartubeitin eta Ezkio-Itsason. Astez aste garatzen joan den proiektua izan da, eta hainbat herritarren zein herriko eskolaren parte hartzearekin egin da. Egoitzaren helburuetako bat eta artistaren betebeharretako bat izan da herriko komunitatearekin elkarlanean aritzea. Erakusketako fotozineak, esate baterako, prozesu irekiaren parte den beste une bat izan dira, prozesu osoaren nolabaiteko amaiera. PliegOS kolektiboak gidatutako tailer irekian egin dira, talde lanean negatiboak manipulatuz, berriz ordenatuz eta interpretatuz. Argazkiak hedatzeko modu hau, emaitza bat baino gehiago, edizio logika mantso baten ondorioz sortzen den instalazio bat da, eta proiektu honen azken geltokia. "AHT vs AHT" Argia Harrapatzeko Tramankuluak versus Abiadura Handiko Trena erakusketak, tramankuluak (kamera estenopeiko bihurtutako objektuak), fotozineak eta prozesu osoaren argazki zein bideoak biltzen ditu, Interpretazio zentroko gunean. Baserriko logela batean negatiboen instalazioa kokatu du Asierrek, bere hitzetan “Igartubeiti baserriko logela gordailu ezinhobea da proiektu honetan landu diren negatiboek atseden har dezaten, ametsen eta errealitatearen arteko muga zeharkatzeko tokia den heinean. Iraganaren eta orainaren arteko zubia ere bada, gainera. AHTaren argazki hauekin orainaldiko paisaiaren iruditeri kolektibo bat osatu nahi izan da etorkizunerako, norbanako ugariren begiradak gurutzatuz.” #AHT #TAV #Gogortza #AsierGogortza #estenopeikoa #pinhole #Igartubeiti #Patrim #fotozineak #fotocines #PliegOS

Carregalek irabazi egin dio Irribarriari Euskal Herritik Mundura txapelketan

ADHD Child vs. Non-ADHD Child Interview

Princess Of Boogie Woogie Delights Everyone

Sacha 'Borat' Baron Cohen Asks Melanie "What Her Price Is" | Friday Night With Jonathan Ross

Artzain Eguna Ordizian: ardiak mozten

The Basque People Were Never Who We Thought — DNA Changed the Story

4K Claude Monet Screensaver | Monet Painting Wallpaper Slideshow | 3 Hours, No Music

I taught an octopus piano (It took 6 months)

Clara Mattei: capitalism is not natural - it’s enforced

Gure Zirkua & Maria Redondo

Josef Albers: The Magic of Color | ART+COLOR

Jacob Collier Improvises With Orchestra (Live in San Francisco)

Zumarragak irabazi du Legazpiren kontra Urola Garaiko Pilotari Finala

"Eman argia Kubari" herri ekimena aurkeztu dute Legazpin

Pello Zabalari azken agurra Arantzazun

How US Air Force B 52 Pilot Performed an Emergency Takeoff at Full Speed

Astitz eta Oderizko Gau Eskortak

The French Do Not Care About Work

TV ART SLIDESHOW 24/7 | Vintage Floral Gallery 🌼4K Framed Art Screensaver for Living Room

