Eraldaketa Digitala Masterra Mikel Madina

Hizlaria: Mikel Madina Ugartemendia. Euskal Filologian lizentziatua. Hainbat urtez Deustuko Unibertsitatean irakasle lanetan aritu ondoren, datuen komunikazioarekin lotutako proiektuetan ari da lanean. Tarteka baita trebakuntza eta formakuntza lanetan ere. Deskribapena: UEUren GOI ikastegiak, EHUrekin lankidetzan, Eraldaketa Digitala Masterra eskainiko du 2026/2027 ikasturtean, euskaraz eta online. Eraldaketa digitala gidatzeko prestatutako profesionalak trebatzeko du helburu. Mikel Madina Ugartemendia (Donostia, 1974) da masterraren koordinatzailea eta harekin izan gara eraldaketa digitalaz zein masterreko eduki zein irteera profesionalez hitz egiteko. Lizentzia: Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC-BY-SA) Ustiapen eskubidea: Ustiapen eskubideak Udako Euskal Unibertsitatearenak (UEU) dira