SKASTI - ZUZENEAN - DENBORAREN GILTZA

Elkar Estudioa Sesioak saioan izan dugu SKASTI taldea. Hemen duzue kontzertuan eskainitako DENBORAREN GILTZA kantua. Zarauzko lagun talde honek, musika-estilo guztiak sartzen diren koktelera musikala lantzen du: taldearen ibilbidearen hasierako urteetan ska musika egiten zuten; sorreratik 10 urtetara, berriz, 9 musikariz osatutako talde honek funka bezalako beste hainbat genero ere jorratzen ditu. Hori dena berezko freskura, jai-giroa eta dantzagarritasuna galdu gabe.