Ahora orain_Euskaraldia_Lauro Ikastola

AHORA ORAIN Badator ahora, geroa orain bihurtu zaigu nahi gabe. Ez dira inoizko garai onenak denok gara honen jabe. Konpromisoa, jaso ta eman badator orain ahora. Euskara bizi, euskaraz bizi beharrezko ziaboga. AHORA ORAIN MIHI PUNTA ZAIN Geure-geurea dugun hizkuntza pasa eztarrian gora. Zintzur-hestetik mihi puntura bihotz zolatik ahora. Talde babesa gertu sentitu, inoiz baino argiago. Gehiagorekin ta gehiagotan egin dezagun gehiago. AHORA ORAIN MIHI PUNTA ZAIN