Santa Ageda bezpera Arrasaten (2010)

Santa Ageda bezpera egun handia da Arrasaten. Koroak egun osoz kalez-kale eta baserriz-baserri ibili ohi dira. Giro aparta sortzen dute eta negu gordinari aurre eginez, kolorez eta doinu tradizionalekin janzten dute herria.