Aralar, artalde eta artzain (Inazio Artano) (1) (Amezketa, 2025-01-28) (54'40'')
Inazio Artanok (1931n, Amezketako Elorrainen sortua bera) badu eskarmenturik Aralarko artzaintza erro-errotik ezagutzeko. Hamabi urte bete orduko hasi zen ardiaren gaineko ikasbideak jasotzen. Laurogei urtez ibili da lanbide horretan, uda eta negu, mendiko larreetan zein behekoetan. Lehendik ere Inazio Artano xehetasun ugari eskainitakoa da artzaintzaren gainean. Oraingo elkarrizketa honetan ─ustez, aurrekoaren osagarri─ beste ikuspegi baten aurrean jarri nahi izan dugu garai bateko kontuak berritzerakoan. Bere haurtzaroko Amezketatik abiatu eta orduko Aralar mendira joko dugu, aztarna zehatzen bila: familia giroa, eskola, kristau-ikasbidea, festak… Etizegiko txabola, artaldea, larreak, eta abar. Elkarrizketa honek badu bigarren helburu bat ere. Artzaintza orokorarri buruzko ikerketak asko dira eta maila handikoak. Hala ere, izen propiorik gabe plazaratu dira asko eta asko. Hemen, ahal den neurrian, hutsarte hori betetzen saiatuko gara: Pardelutsen, Arangoenean, Buruntzuzinen, Latosan, Agiñaten, Harritzagan, Zotaletan, eta abarretan jasotako txabola apal haietan zein ziren uda-partean egon ohi ziren artzainen zerrenda osatzen. Lehenbailehen egiteko lana dugu hau. Herrietako artxiboetan ez dago agiri asko ikuspegi hau behar bezala argitzeko. Horregatik da aintzat hartzekoa Inazio Artano eta gainerako artzaien ekarpena. Alde horretatik begiratuta gogotik estimatzekoa da elkarrizketan zehar eskainiko digun informazioa. Joxemari Otermin

Bertso bazkaria Illarregi anaiekin (1) (Alegia, 2026-05-02) (46'45'')

'Bertso-bazkaria' (1) (Egaña-Mujika-Zubeldia) (Larraitz, 2018-06-22) (39'54'')

Mikel Zabala: "Fidel de Sagarminagaren bilduma berreraikitzen: ibilbidea eta erronkak"

Pagabe Aralar Gipuzkoa

God Says:"THIS IS MY WORD FOR YOU — DON’T MISS IT TODAY"/God Message Now/God Message

Eguberri Baigorrin 1968an

Kristina Mardaras Sedrun, Oromiñoko irribarrea! (2) (Iurreta, 2024-11-21) (42'43'')

Gara poetica - Sedilo 20.12.2019 - Agus e Farina

KØBENHAVNERGLIMT- NØRREBRO (S03E02)

'Erasun, sega gose!' (2) (Zizurkil, 2025-02-17) (35'40'')

(63) ZEGAMA Historiaren zehar argazkitan (Bosgarren zatia)

Bertso zaharrak (3) (Unai eta Eñaut Agirre) (Larraitz, 2019-12-06) (34'50'''')

Bertso bazkaria Larraitzen (1) (Abaltzisketa, 2024-06-21) (46'20'')

Segurako baserriak 1992 (2. atala)

Enrike Etxeberria, Gorbeiako azken artzainetako bat

Tüntet a Fidesz; Toro és a szívecske-gate; MSZP-Fidesz polip; Deák Dani folytatja; Perdöntő vallomás

(2)-ZEGAMA Herriko Papelera

START YOUR TUESDAY WITH FAITH | TODAY GOD IS GIVING YOU UNEXPECTED OPPORTUNITIES | FATHER FREDDY ...

Bertxo Jarriak

