Ezpata-dantza eta Dantzari-dantza San Tiburtzio egunean Leitzan. 2014-8-11
Leitzan ohitura da San Tiburtzio egunean Ezpata-dantza dantzatzea. Ohitura honen jatorria XX. mende hasierako Euskal Abertzaletasunaren ondorietako bat da, garai haretan euskal kulturari bultzada handia emon jakon eta Euskal Herri osora zabaldu zan Durangaldeko Dantzari-dantza. Baina aurtengoan Leitzako Aurrera dantza taldekoakaz batera geure taldea be egon da dantzan, batak Ezpata-dantza eta besteak Dantzari-dantza egin dauelarik. Halan ba, Leitzako plazan Aurrera taldeko Joanes Lasarte, Beñat Zabaleta, Joseba Sagastibeltza, Iker Urkiola, Oian Alduntzin, Andoni Zabaleta, Miel Olano eta Mikel Azpiroz dantzariak egoteaz gain, Andra Mariko Julen Sagarminaga, Unai Granado, Aitor Goikolea, Mikel Molina, Jon Sagarminaga, Garatz Unamunzaga, Jon Eguskiza eta Mikel Goitia be egon ziren, talde bakoitzak bere herrian gorde dan erara dantzatu ebalarik. Udaletxean aurrean, Alkatea eta zinegotzien artean, Kepa Artetxe Andra Mariko Dantza-maisua jarri zan. Saio Eder hau osatzeko Dantza talde biok dantzako parte batzuk moldatu behar izan doguz; azken baten gure asmoa Leitzako herriari gaur egun dantzatzen dan Ezpata-dantzaren jatorria erakustea izan da. Aurrera Dantza Taldekoan eta Andra Marikoon arteko harremana orain dala hamar urte hasi zan. Oraingoan Dantzari-dantza partekatu dogun legez, orduan Leitzako ingurutxoa plazaratu gendun talde biok. Eskerrak emon gura dautsoguz Aurrera Dantza Taldekoei eta Leitzako Udalari halango aukerea emoteagaitik. Eskerrik asko bihotz-bihotzez zuen artean hain ondo hartzeagaitik! Laster barriro ikustea espero dogu

Bizkaiko soka dantza. Santa Kurtz eguna

Axeri dantza

The Most Beautiful 10 Adagios in Rachmaninoff Style | Classical Music for Midnight Sorrow

MOMOTXORROAK Kaos Baten Istorioa

201708120108 Leitzako Aurrera dantza taldea, Kaxarranka dantzatzen

Cooking A Massive Lamb Pilaf For a Mountain Village Feast!

Frankreich – Spanien Highlights | Halbfinale, FIFA WM 2026 | sportstudio

Mr Beans Zahnarztprobleme | Mr Bean Deutschland

I Repaired the Broken Swing Gear which no Mechanic Repairs |Give your Opinion by Watching the Video

WHO IS STRONGER? Anatoly VS Bodybuilder | Pretended to be a CLEANER

Leitza AURRERA D.T. 2019

Sorgin Dantza - Lasarte-Oria, 2026-06-26

Berriz: San Pedro 2021 dantzari-dantza

BESTAK 2024 LEITZA I GAZTE EGUNA

1311230401 Andra Mari Eusko Dantzari Taldea Haritz Dantza Talderen dantza jaialdian.

EZPATA DANTZA / BAILE DE LA ESPADA / SWORD DANCE

Amazing Takeoff at Saba Airport! Pilot Risks Everything on the World’s Shortest Runway

Olasagasti eta Perurena Euskal Kantuen Gauean. EUSKAL TELEBISTA, 2011.

Faziori omenaldia 1988ko azaroak 13

