NAKAR - Harrizko herri hau (Bigarrenez Aresti)

Gabriel Aresti poeta komunista hil zenetik 50 urte bete direnean, egungo Euskal Herriko zenbait musikari batu ditu EKIDAk Arestiren testuetan oinarritutako kanta berriak egiteko. HARRIZKO HERRI HAU Harrizko herri hau Nire poesia oso merkea da herriaren ahotik hartu nuen debalde Nire poesia oso merkea da eta herriari itzultzen diot debalde. Bilboko zimaurtegian lore bat aurkitu nuen. Nik ere badut nire egia eta bankero jaunarenak bezainbat edo baino gehiago balio du, nik ere badut nire egia. Egun baten ez du inork ezer erosiko egun baten ez da merkatuetan sagarrik salduko, egun baten guztiok izanen gara zoriontsuak. Esango dute hau ez dela poesia eta nik diot poesia mailu bat da Esango dute hau ez dela poesia ta guk diogu: poesia mailu bat da! -- NAKAR Grabaketa, nahasketa eta ekoizpena: EKIDA arte ekimen sozialista Karatulako irudia: Maddi Iraeta Masterizazioa: Ibon Larruzea (Euridia estudioa)