Arizkungo hartza

Gure herrietako inauteek, alegia, landa inauteek, naturarekin lotura haundia dute. Adibide ederra dugu Arizkunen. Garai batean gure mendietan bizi zen hartza da euren inauteetako protagonista. Hartza basatia herriko karriketara ekarri dute. Hartzazainak nahiko lan dauka, ezin kontuz. Hartzak ihes egin nahi du. Tarteka lortzen du eta jendea erasotzen du. Herritarrek euren dantzekin hartza hezi nahi dute. Lortuko ote dute? Ikuskizun zoragarria! Eskerrik asko!