Bertsoak Iker Larrazabali - Ruben Sanchez

Ruben Sanchezen hilabete honetako kolaborazioa Hamarreko Handia blogean. Doinua: Agur sagar beltzaran Amurrio du plaza Olabezar magal, Frontoia maitea du luze eta zabal Txikiei erakusten beti eskuzabal, Euskaraz egiten du Irrifartsu, kabal, Bertso hauek zuretzat Iker Larrazabal Araban ez da egon Esango dut ozen Oso aspaldi mutilik Pilota hola jotzen, Frontis ta errebotea Bote batez lotzen Azken elitekoa Ogeta izango zen Utziguzue pixka- pixka bat harrotzen Ama du erdalduna Aita erdalduna, Erdaraz da Amurrion ohiko hitz-jarduna, Baina botillerua dauka euskalduna, ta euskaraz ematen du beti erantzuna, Horretan behintzat bada Nire txapelduna. Amurrion ta Urduñan ikus dezakegu Haurrei pilota-ematen uda eta negu, Ainara, Mikel, Fatou, Mai, Lur eta Edu, Iker da monitore ta euskaraz eiten du Ez da soilik pilotan Txikien eredu Zezenko indartsu bat bai, batorrela Irribarrez pilotan Segizak horrela Irabaziko bahu Noizbaiten txapela Ospatuko diagu Merezi bezela Badakik galduta ere Hirekin gaudela!