DBH 1 | Egonaldia Nafarroako Erriberan 🌾

DBH 1eko ikasturte bukaerako egonaldia Nafarroako Erriberan egin dugu. Hasteko, hegoalderanzko bidea hartuta, Arroizko Iturri kontserba-fabrika bisitatu dugu Errigora ekimenaren eskutik. Ondoren, Tuterako igerilekuetan freskatu ostean, hiriburutik gertu –Fontellasen– aurkitzen den Argia Ikastolara abiatu gara, bertan gaua pasatzeko. Bigarren egunean, aldiz, Bardeak basamortua ezagutzeko parada izan dugu. Ikastolaren balioak eta gazteen bizipenak bat eginda! Euskal Herria, auzolana eta euskara! ⚡ Mila esker Ibai, Josu, Angel eta Iturriko langile guztiei. Eskerrik asko Gari eta Argiako guraso eta profesional talde osoari. Hau da sarea egin eta zaintzea! 💚