Maitasunez hil Antton Valverde
Hamairu urte nituanean, oraindik galtza motxetan, bere atzetik ibiltzen nintzen herriko kale hotzetan; prinzesa hura behar bezela kortejatzeko lotsetan bere etxera lagundu nahirik eskolatik arratsetan. "Oh, ez !", esaten zuen, oraindik ez, gaztetxo naiz. "Oh, ez !, inolaz ez, etxera joan behar dut garaiz". Hemezortzira ailegatuta romantizismoz beterik etzan posible eromen hura bazter batera uzterik; aingeru harek ez zidan sortzen sufrimentua besterik, sekulan ere ez nuen lortu bi besoetan hartzerik. "Oh ez !", esaten zidan, "maitemintzeko gaztea naiz. Oh, ez! , oraindik ez lotsa ematen dit ta ez dut nahi". Lotsaren lotsez pasa ta gero dozenerdi bat eskutik, pentsatu zuen komeni zela sartzea bide hestutik; eta nik nola oraindik ere jarraitzen nuen gertutik, ezkondutzia eskatu nion ez bazitzaion inportik. "Oh, ez! ", erantzun zidan, "aspertzen nauzu, zoaz apaiz. Oh, ez!, inolaz ez, beste batekin ezkontzen naiz". Festa batean ikusi nuen handik zortzi bat urtera, ta hotz-hotzean ausartu nintzen sagar helduen hartzera, irrifar doble makur batekin izkutatu zen atzera: ez zen ausartzen bere zezena adarrez adornatzera. "Oh, ez!, ez da posible, horrelakorik ez nuke nahi. Oh, ez! , inolaz ez, ni etxekoandre jator bat naiz." Mutilzartuta bizi nintzela laugarren piso batian, behin uste gabe topatu nuen gure etxeko atian ... bere onenak gastatutako alarguna zen artian, eta honela erantzun zidan, oraingoz bion kaltian: "Oh, ez! , orain ia ez, nahiz eta zutaz pentsatu maiz. Oh, ez!, inolaz ez, oheratzeko zahartu naiz.". (bis) (X. Lete / A. Valverde)

Antton Valverde 'Maitasunez hil' (Oiartzun, 1991-03-16) (7'03)

Habanera (Xabier Lete)

Putzuzulo Kopla Txapelketa 2011: Mañukorta–Barandiaran & Gaztelumendi–Barandiaran

baldorba/oiamare euskalherria subtituladas al castellano iñaki eta benito

AZKEN DANTZA

Juana Bixenta Olabe (Xabier Lete)

Trapu zaharrak Patxi Andion

Azken dantza hau Pantxoa eta Peio Bideoklipaz

Izotz-ondoko eguzki

Benito Lertxundi // Itzaltzuko bardoa (SUB)

Xabier Lete. "Xalbadorren heriotzean".

Gizon arruntaren koplak (Xabier Lete)

Azken Dantza

Xabier Díaz & Adufeiras de Salitre - Cantiga da Montaña

'Txoria txori' kantatu dute milaka lagunek Bilbon euskal nazioa aldarrikatzeko

Nere herriko neskatxa maite (Benito Lertxundi))

Gontzal Mendibil / bagare

Euskal Herrian euskaraz

Paco Ibañez - Joxan Goikoetxea. Heriotzaren begiak

