Bai Euskarari Sariak 2025 - Ekitaldi osoa

Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte bete dituen honetan, Bai Euskarari Elkarteak urteurren borobila ospatu zuen joan den ekainaren 18an, Donostiako San Telmo Museoan. Antton Telleriaren gidaritzapean eta Ganibet musika taldearen doinuek girotuta, sari banaketa jendetsu eta hunkigarria egin zen. Bertan, Grupo Gisma, Egarri Edariak eta AZTI entitateen lana aitortzeaz gain, Pello Reparaz musikariak jaso zuen Bai Euskarari Laguna saria, San Telmo Museoarekin lankidetzan. Gainera, mende laurdeneko ibilbidea jasotzen duen dokumentala estreinatu zen, eta omenaldi berezia egin zitzaion Rober Gutierrez elkarteko zuzendari ohiari. https://baieuskarari.eus/eu/bloga/202...