Pello eta Nikolasa erraldoien panpinak

Herriko haurrek aukera izango dute aurrerantzean horrenbeste maite dituzten Pello eta Nikolasa erraldoiekin etxean jolasteko. 2019an herritarrengandik jasotako proposamenari erantzunez, herriko bi pertsonaia maitagarri horien panpinak egin ditu Platero artisau-tailerrak, eta Udalak eskuragai jarri ditu turismo-bulegoan.