Debagoiendarrak mundutik: Ainhoa Loiti

Barruan zeukan nahi bati erantzunez, Atlantikoa zeharkatu eta Argentinan bidaiatzen ari da Ainhoa Loiti eskoriatzarra. Bi hilabete eta erdi daramatza han, lan boluntario batzuk egiteaz gain. "Espektatibak altu nituen, baina guztiak gainditzen ari da bidaia hau", azpimarratu du.