'Pello Errotaren garaia, kantuz' (Asteasu, 2019-05-17) (30'50'')
Aurtengo otsailean bete dira 100 urte Pello Errota hil zela. Pello Errota beraren eta bere garaiko hainbaten bertsoekin osatutako kantaldia izan da Asteasuko Santa Krutz ermitan. Eñaut Agirre aritu da kantuan, eta bere alboan izan ditu Imanol Kamio akordeoi eta piano jotzailea, Gari Otamendi arrabita jotzailea eta Aitor Atxega gitarra jotzailea. Emanaldiko bertsoak jaso dira bideo honetan, era laburrean. Pello Errota errotaria izan zen. Aberastasun handirik gabe baina osasunarekin (78 urtez hil zen), errotatik eta bertsoetatik ateratako xoxekin bizi izan zen bera eta bere familia. 1876. urtean kendu zituzten fueroak eta hemengo mutil gazteak solsadutzara joatera behartu. “Barrenen dedan sentimentuba” bertso-sorta jarri zuen Errotak. Bertan bere lehengusuen historia kontatzen du eta egoera gordin hura jasotzen dute bertso hauek. Emakume bertsolariak ere baziren eta plazan kantatzen zuten. Etxaburua familiako asko itsuak ziren eta beren emazteekin kantatzen zuten. Elkarri sekulakoak esaten dizkiete, festa jartzeko asmoz. Joxepa Iñaxi eta Mikela Elizegi Pello Errotaren alabak ziren. Lehena Argentinara joan zen bizimodua ateratzera eta gutuna bidali zion bertsoz ahizpari, Argentinara gonbidatuz. Mikelak ere bertsotan eman zion erantzuna. Beste behin, euri ikaragarri egin, eta berehala hazi zen errekako ur-maila. Pellok, Miel Antton semeari, astoa etxera ekartzeko agindu zion baina astoak ez zuen erreka gurutzatzerik nahi. Baserritarrak eta errotariak aspaldidanik ibili dira xextran. Txirrita, Udarregi eta Errotaren bertso bana datoz horretara. Agustin Zakarra Asteasuko beste bertsolari on bat izan zen. Pello irrikitan egoten omen zen berarekin kantatzeko. “Azpeitiko premiyua” saileko bederatzi puntuko bi bertsoekin ematen zaio amaiera. 1893an bertso-sariketa izan zen Azpeitian. Pello Errotak irabazi zuen saria baina izugarrizko polemika sortu zen ondoren.

Bertso bazkaria Illarregi anaiekin (1) (Alegia, 2026-05-02) (46'45'')

Oskorri 'Katupourri' (1996-09-13) (3'57)

Millan Telleria, Peñagarikanoren hasierako ibilbideko bidelaguna

08 Junie 2026 Afrikaanse Nuus

2023 EUSKAL HERRIA KANTUZ EGUNA

Guk nahi dugu Jon, Maika eta Mixel Etxekopar, J-C Galtxetaburu, Claudine Arhancet, Pette Jaragoyhen

'Mende bateko begirada' (1) (Ixidro Amondarain-Baliarrain) (2025-07-08) (41'16'')

The amazing invention of a 65-year-old carpenter amazed engineers! Homemade woodworking tools.

Atarratzeko Gazteluko Kantua

'Bertso zaharrak' (2) (Unai eta Eñaut Agirre) (Larraitz, 2018-12-21) (35'53'')

Everyone Ignored Him… Until He Played | GUITAR PRO pretended TO BE HOMELESS

Bertso bazkaria Illarregi anaiekin (2) (Alegia, 2026-05-02) (52'16'')

'Bertso berriyak Sopelako baliak jarriyak'-Beñat Iguaran (Amezketa, 2019-02-08 (5'33'')

Bertso zaharrak (3) (Unai eta Eñaut Agirre) (Larraitz, 2019-12-06) (34'50'''')

Bolero en la Madrugada – Voces del Alma en La Habana

Itsasontzi baten eta Kuba / I.Larrañaga Musika Eskola

Eñaut eta Unai Agirre

Country Music Star Shocks The Airport With This Song

Memorable auditions from the BIGGEST SINGERS! | Britain's Got Talent

