HANKA- PUNTTETAN
ETZAKIT - HANKA PUNTTETAN Musika: Xabi Solano/Hitzak: Jon Garmendia "Txuria" ---------------------------------------------------------- Aspaldi, herriko plazek belarriak zeuzkaten, lurzoruak bihotza zeukan, eta hanka-punttetan dantzari zebilenak kilimak egiten zizkion lurrari. Erromeriaren kolorea ikusten zen muxugorrien oinetan, euskarazko ahots kantuen hari fina, trikitixaren magia doinu modura hedatzeko; alaitasuna zabalik zegoen, ate bat balitz bezala, festaren bukaerak itxiera agintzen zuen arte. Muxu bat, agur eta laster arte, bai, plazan irribarrez berriro elkartu arte. Hanka-punttetan erretiratzen ziren asko etxera, pasilloko zoruari olio leun bat emanaz, gurasoak ez zitezen ohartu zein ordutan ailegatu ziren. Gaztea zen bizitza, zoriontsua, eta arina, haizearen orri bat bezala, begipuntuan egun berriaren gurpila; eta zaharrak amodioaren amaraun bihurtzen ziren, memoriaren gordeleku, denboraren joana mantsotu eta hanka-punttetan aurrerantza joateko pozarren. Beste erritmo bat zeukan aspaldiko garai hark, beste xarma bat, beste historia bat. Ez zeukan behintzat oraingoaren abiadura frenetikoa, ohartzerako pasatu egiten baitzaigu bizi-denbora hau ispiluari begira gaudela. Itsasertzik gabeko plazak, soinuak uhaindutako harri-itsasoak: pausoak urazaleko hitzak, eta txaloak gozamenezko ubera. Ilargiak pandero bat du zintzilik geroztik iragana noiz berrituko den zain balego bezala, eta gauek, lagunartearen besotik, gorputzak xamurtzen dituzte irrintzi baten esperoan: Ez zapaldu denborari zauria, baizik laztandu; hanka-punttetan, laztandu. Erromerietan, konplizidadeen hariekin ehundu zen adiskidetasuna, baikortasuna, esperantza. Justuki, egungo garai ilunek behar duten hori guztia. Hori da bere xumean hanka-punttetan abestia Isiltasunari ebatsitako promesa bat, soinuari egindako leku bat, iragana orainaren testigantza gisa: abiadura handiko bizitza hau ekarri digun teknologiari uko egin, hatz-punttak pantailetatik erretiratu eta hanka-punttetan berriro hasteko gonbidapen gozo bat. ----------------------------------------------- Etzakit taldea gara: Trikiti eta ahots nagusia Xabi Solano Gitarra eta koroak: Jonmai Beasain, Baxua eta koroak: Aitor Zabaleta Bateria: Ander Barrenetxea Kolaborazioak: Gitarra: Kaki Arkarazo Hammond -a: Txus Aranburu Ahotsak: Alaitz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia eta Gozategi. Kaki Arkarazok produzituta Victor Sánchezek eta Kaki Arkarazok grabatua, nahastua eta masterizatua Elkar estudioan

ETS - konkista (DISKA OSOA)

Itaslabarenn Eggia ( Les falaises du bord de mer) | chanson Basque |

Summer Mix 2026🍓May Top Playlist🍓Alan Walker, Dua Lipa, Coldplay Style🍓Best Popular Songs 2025

Xiberutikan Mendebaldera - ZETAK (24. Korrika), Maixux Zugarramurdi, Erramun Martikorena

Oilar Beltzak - Bizitza Hau (feat. Andoni Elortza)

ZEA MAYS - Elektrizitatea 25

Egina

JOSELU ANAYAK eta DUPLA - IÑAKI

NAXKER - Nori jarriko dizkiozu gure abestiak? (diska osoa)

Ken Zazpi - Zapalduen olerkia

Summer Mix 2026🍓May Top Playlist🍓Alan Walker, Dua Lipa, Coldplay Style🍓Best Popular Songs 2025

Imajinatu libre

ETZAKIT 11 urte ondoren

Wafa - Desgaraian, Idoia, J Martina, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Elene, Joseba Tapia

Summer Mood 🍀 Happy Summer Playlist 2026 | Good Vibes Only Mix | Indie/Pop/Folk/Acoustic Playlist

