San Roke 2020 - TXUPINAZOA, DEBAKO MARTXA

Aurten bizi dugun egoera bereziak 2020ko San Roke jaiak ospatu ezina ekarri digu. Hala ere, Debako Musika Bandak zerbait berezia prestatu dugu, aurtengo txupinazoa birtualki bada ere ikusteko aukera izan dezazuen! Hurrengo urtean behar bezala ospatzeko aukera izango dugulakoan, gozatu bideoaz! Gora San Roke! 🔻🔻 Gora Deba! 🔻🔻 #ardurazjokatu #zaindugaitezen Bideoaren grabaketa eta edizioa: Jon Amutxastegi