Skaregekasko - Gomazko gizona

Lahardi Road 2026 Skaregekasko Musika eta letrak: Skaregekasko Grabaketa: Haritz Harreguy Masterizazioa: Victor García, Cool v Mastering S.L. Letra: Askizuko bide ilunetan dabil Gomazko gizona Aholku bat eman zion liburuak Kontuz ez zaitzala ikusi munduak Askizuko bide ilunetan dabil Gomazko gizona Senarrak etxean falta direnean Sartzen da andreen ohe barrenean Argiak moztuta baserriz baserri Sudurra besterik ez zaio igerri Ilunetan Astin, Bentan Urkidin ta Amezketan Gaur zeinetan Dabil bueltan Medikuan eskua izango ote du gizonak bertan? Jertsea utzi du badakigu Nork aztoratzen duen auzoa Behi onenaren eskaintzak ez du Ixilarazi bere pausoa Aita ta bi semek Sarasolan Korapilatu dute postera Berriz ere ausartuko al da Bizilagunei uzta ostera? Askizuko bide ilunetan dabil gomazko gizona!