Argia - Mikel Urdangarin. Izurdeen lekua (*ZART, 2020)

Izurdeen lekua diskoko abestia da 'Argia'. Argia kantaren letra: Dena argi ikusten da iluntasun hontan. Lur azpiko beroan erraz ikusten da. Zainak ostendu dira hezur muinen parera. Desengainurik ez da tunel barrenean. Tunelaren barrenean. Erreinu opakuan handikeririk ez da. Begibakoon artean bekaitzik ez da. Ez da bizi herra odolbakoongan. Bizitzaren menturak lotzen dira lur gainean. Lotzen dira lur gainean. Zuek zapaldu lurrean. Zuek, lur gaineko zuek, ilunaz beldur zaretenak, ilunaz. Adi zuek, ispiluak lez darabiltzazuenok begiak, begiak. Azal gastatu honetan iragan negu gorriak. Gainetik duzunean min ematen du herriak. Zuek zeru azpiko zuek, Jainkoa behar duzuenak, Jainkoa. Beti ihes, zuen baitatik ihes, egia galdu zenutenak, egia. Inoiz libre, min guztietatik libre mundua pentsa zenutenak, mundua. Bai zuek, errukarri zuek, maskaradun zuek, argia gurtzen duzuenak, argia. Argia. ::::: Jarraitu Mikel Urdangarin YouTuben: https://bit.ly/38OGBgs Instagram:   / mikel_urdan.  . Facebook:   / mikeurdangarin   Spotify: https://spoti.fi/3kE0bOG Erosi diskoa hemen: https://www.zart.eus/denda/aurresalme... ::::: Zuzendaria: Alphax Argazki zuzendaria: David Herranz Kabuto estudioak egindako bideoklipa. *ZART 2020 ©Mikel Urdangarin