Txirriren oroimenez (Azpeitia)

http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music 1 Aita Santua elizan Erreala Anoetan usoa hegan egiten o Pernando Amezketan Txirri genuen ezaguna Azpeiti inguru honetan ez dakit nola adierazi nor zen Txirri bi hitzetan 2 gizon puska dezentea Apetitu onekoa begirada txorrotxa ta sudurra zuen txatoa kopeta aldetik soiltzen hasita pixkat kaskoa gorputz guztian ugari zikatriz ta arrastoa 3 edozein ordutan pronto mutilla parrandarako lagunak biltzen artista hemengo izan edo hango zahar gazte mutil o neska berdintsu berarentzako beiñere ez nion ikusi presarikan etxerako 4 Mexikon Argentinan ta Vietnamen ere turista Marruekosen ibilia zen gure kontrabandista Korzegan motxileroa Errusian alpinista Kolombian inspektore Kuban berriz masajista 5 bi mila ta amabosteko abuztuan azkenian eguzkia illundu zan arratsearen erdian itzulerarik gabeko azken bidai luzian nork daki gero zer dagon egongo gera agian.