TRIKITRAKA TRIKITRON 2003 (2x08) Lasarte – “LAGUNTASUNAREN SEKRETUA”

Euskal Telebistak 2003. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 1. denboraldiko 8. atala da hau, 2003. urteko urtarrilaren 28an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean grabatua. Atal honetan, Galaxik hiru lagunen kondaira kontatuko du, adiskidetasunaren inguruan mintzatzen dena. Ondoren, Maitane, Pepitto eta pailazoak zoriontsu izateko beharko luketenaren inguruan hitz egingo dute. Ondoren, pailazoek Lur planetako dantza desberdinak erakutsiko dizkiote Galaxiri. Horretaz gain, haurrek Pelipe trenari jaten emateko ikatz-jaurtiketan arituko dira. Hori gutxi balitz, Txan magoak karta-jokoa egingo du Lasarteko lagun batekin. Azken partean, pailazoak Galaxiren bila azalduko dira geltokiaren erdian. Kostata, Galaxi ere azalduko da, baina oso triste eta negarrez. Pailazoak Galaxi alaitzen saiatuko dira, baina alferrik. Azkenean, Galaxiren tristeziaren zergatiaz konturatuko dira: kaskoa falta zaio. Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: “Erromako zubia margotzen”, “Pailazo”, “Barre egin” eta “Altza Pelipe!”