KILOMETROAK 2019 ERRONKAREN IRABAZLEAK - Haurtzaro Ikastola

2019ko Urriaren 6an Zarautzen ospatu zen Kilometroak 2019 jaia, 'Ni, hi, hura. Ikastola mundura!' lelopean. Bertan izan ginen egunaren jarraipena egiteko eta urte honetako erronkako irabazleekin hitz batzuk trukatu ahal izan genituen. Laugarren urtea da Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak erronkaren garaile direla, baina oraindik hasierako ilusioa mantentzen dute ikastolako gazteek.