Lezo bai, Eskola Kirola ere bai

Lezoko Eskola Kirola programan parte hartzen duten haurrek oparitxoa jaso dute urteetako bere lana eta jarduerarekiko atxikimendu eta alaitasun ekarpena medio. Lezoko Eskola Kiroleko Batzordeak aurrera eraman duen ekimena da. “Garai ezegonkor honetan eskola kiroleko programan ilusio eta gogoz parte hartzen duten haurrek kamiseta jantzi eta harrotasunez Lezoarrak direla eta Eskola Kirolean parte hartzen dutela plazaratzea da helburua”.