MAKING OF - Herenegun - Bi Mundu (ft. Ttaka & Amaiow)

Abesti eta bideokliparen grabaketetan sorturiko zenbait momentu jaso ditu Mikel Zubillagak Making Of honetan. Bertan, Artikutza, Bardenak, Kontxako badia, Antiguo eta Muir Estudioan pasatako egunetan jasotako irudiak ikus ditzakezue guk bezain beste disfruta ditzazuen. Herenegun, Ttaka eta Amaiowez gain, Julen Arregi eta Mikel Zubillaga izan ditugu kameraren beste aldean. Protagonista gisa Sua Enparantzaren lanaz gozatu dugu, gidari lanetan Markel Berasaluze izan dugu, eta kontzertuko irudietan ere lagunez inguratu ginen, gehien gustatzen zaigun bezela! Gozatu, elkarbanatu eta adi sareetara, gauza berriak datoz! Herenegun Antiguotik!