Ekinez jaialdiaren hirugarren aldia, inoiz baino musika-talde gehiagorekin

Hirugarren aldia izan du Ekinez Jaialdiak –maiatzak 30 eta 31 ospatu da–, inoizko luzeena izan da eta inoiz baino musika talde gehiagok hartu dute parte –guztira 40 talde igo dira oholtzara, eta horietatik 18 Debagoienekoak–. Eguenean hasi eta zapatua arte asko izan ziren jaialdira bertaratutako musikazaleak, eta, antolatzaileak "pozik" daude jaialdiak emandakoarekin.