TRIKIDANTZ - Bizi ta kitto! (Bideoklip ofiziala)

Hona hemen uda honetako gure abesti berria. Gozatu! Abestiaren musika Pello Etxebestek konposatu du. Abestiaren hitzak Xabier Maiarenak dira. Grabaketa @Estudios Mussikin egin genuen, Adrian Vallejorekin. Etxaurin grabatutako irudiak J.L.Cordón Cuestak @elbotonrojojlc grabatu ditu, muntaia berriz Asier Garateak. Eskerrik asko bideoak bidali dituzuen guztioi! 𝑩𝒊𝒛𝒊 𝒕𝒂 𝒌𝒊𝒕𝒕𝒐! Adizu gaztea, arduraz askea Iristear dator garai onena. Bizitza erraztu, arazoak ahaztu, Udan ederragoa izaten da dena. Kuadrila lagunak, une goxoak Denen bizipoza da eguzkia. Kaleko jolasa, denbora pasa Udan aproposa bait dugu guztia. Bizi! Goza! Irri eta dantza, ez egin zalantza Momentua gogoratu. Bizi eta kitto, deus ez da betiko Lagun artean gozatu! Mutil edo neska, denak festaz festa Ilargien argira, ezpainen desira. Lurrean etzanda, eskua emanda Gauaren argira, izarrei begira. Negu ala uda ez du ardura Amets egiteko beti da garaia. Bizitza zukutu, ez zaitez damutu. Bilduz momentuak, jarraitu bidaia.