GABON, ONDO LO EGIN - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz

BEDERATZIGARREN ATALA: GABON, ONDO LO EGIN Ametsetan irudimenak hegan egiten du. Ametsen bitartez, haurrak egun osoko bizipenak bereganatzen dituzte. Loa eta Laiaren atal honetan abesti berezi bat sortu dugu: gurasoek buruz ikasteko eta umeei lo egin aurretik abesteko aproposa den kantua. Erritmo lasaia eta barea du, ukelelearen doinuarekin lagunduta. Lotara joateko ordua heltzen denean, pantailak alde batera utzi eta goxo-goxo txikiei kantatzea gomendatzen dizuegu. Ondo lo egin, amets politekin. Harpidetu▶️ https://labur.eus/loaetalaiagara Entzun▶️ https://labur.eus/loaetalaiamusika Babestu▶️ https://www.loaetalaia.eus #loaetalaia #gabon #marrazkibizidunakeuskaraz GABON, ONDO LO EGIN Gabon, gabon bihar arte gabon ondo lo egin amets politekin. Eguna amaitzera doa ipuinaren ordua da, koloretako unibertsoa lasai-lasai datorrela. Gabon, gabon bihar arte gabon ondo lo egin amets politekin. Izaren azpian zaude goxo-goxo, epel-epel, entzun lasai nire ahotsa zuretzat mundu berri bat asmatzen. LANTALDEA Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio Musika moldaketak: David Sanchez Damián Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara ©Paraxut Produkzioak 2023