MusikaZuzenean TB # 295: Fermin Muguruza

www.hamaika.eus | MusikaZuzenean TB saioaren 295. atala monografikoa izango da, eta Fermin Muguruza izango da protagonista nagusia abian duen 40 urteurreneko bira aitzaki. Luze eta zabal aritu gara bere musika bideaz, zuzenekoetan ondoan duen bandaz, mundu mailako biraz, eta nola ez, ekainaren 14an Donostaiako Anoeta estadioan eskainiko duen emanaldi bereziaz.