EIBARREN GAUR 4: Eibarko memoria bizirik | Memoria viva de Eibar

Zer kontatzen digu Eibarko ondare historiko eta kulturalak? Nola zaintzen dugu gure memoria kolektiboa? Eta zergatik da garrantzitsua gure iragana ezagutzea etorkizuna ulertzeko? Eibarren Gaur bideopodcastaren laugarren atala Eibarko ondare historiko eta kulturalari eskainia dago. Ego Ibarra Batzordeak egiten duen lana eta Badihardugu elkartearen ekarpena ezagutuko ditugu, herriko historia, memoria eta nortasuna herritarrengana hurbiltzeko. Horretarako, Ane Urain ondare historiko eta kulturaleko teknikariak eta Asier Sarasua Badihardugu elkarteko kideak Eibarko ondarea ezagutarazteko egiten duten lana azalduko dute, baita herritarren parte-hartzearen garrantzia ere ondare hori zaindu eta zabaltzeko. Iragana ezagutzea da gure nortasuna ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko modurik onena. 🎥 Eibarren Gaur, Eibarko Udalaren bideopodcasta. ________ ¿Qué nos cuenta el patrimonio histórico y cultural de Eibar? ¿Cómo se conserva la memoria colectiva de la ciudad? ¿Y por qué es importante conocer nuestro pasado? En este cuarto episodio de Eibarren Gaur nos acercamos al patrimonio histórico y cultural de Eibar para conocer el trabajo que desarrolla la Comisión Ego Ibarra y la labor de la asociación Badihardugu en la investigación, conservación y difusión de la historia local. Para ello, conversamos con Ane Urain, técnica de Patrimonio Histórico y Cultural del Ayuntamiento de Eibar, y con Asier Sarasua, miembro de la asociación Badihardugu, quienes explican cómo se trabaja para preservar la memoria colectiva y acercar el patrimonio a la ciudadanía. Un episodio que pone en valor la historia, la identidad y el legado de Eibar, animando a vecinos y vecinas a descubrir y cuidar el patrimonio que forma parte de la memoria de la ciudad. 🎥 Eibarren Gaur, el videopodcast del Ayuntamiento de Eibar.