Altabizkarko kantua (Benito Lertxundi)
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/ https://txatxangorria.blogspot.com/ / @gabidelamaza / euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Oihu bat aditua izan da eskualdunen mendien artetik, eta etxeko jaunak, bere atearen aitzinean xutik, ideki tu beharriak eta erran du: “Nor da hor? Zer nahi dautet?” Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo zaguena altxatu da eta karrasiz Altabizkarren inguruak bete ditu. Ibañetaren lepoan harrabots bat agertzen da, urbiltzen da, arrokak esker eta eskuin jotzen dituelarik; hori da hurrundik heldu den armada baten burrunba. Mendien kopetarik guriek errespuesta eman diote; berek duten seinua adierazi dute, eta exeko jaunak bere dardak zorrozten tu Heldu dira! Heldu dira! Zer lantzazko sasia! Nola zer nahi kolorezko banderak heien erdian agertzen diren! Zer zimiztak atheratzen diren heien armetarik! Zenbat dira? Haurra, kontatzak ongi. Bat, biga, hirur, hamairur, hamalaur, hamabortz, hamasei, hamazazpi, hemezortzi, hogoi. Hogoi eta milaka oraino. Heien kondatzea denboraren galtzea liteke. Urbilt ditzagun gure beso zailak, errotik athera ditzagun arroka horiek. Botha dezagun mendiaren patarra behera. Heien buruen gaineraino; leher ditzagun, herioaz jo ditzagun. Zer nahi zuten gure mendietarik Norteko gizon horiek? Zertako jin dira gure bakearen nahastera? Jaungoikoak mendiak in dituenean, gizonek ez pasatzea nahi izan du. Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira, tropak lehertzen dituzte. Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude. Oh! Zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa! Eskapa! Eskapa! Indar eta zaldi dituzuenak. Eskapa hadi, Karlomano errege, hire luma beltzekin eta hire kapa gorriarekin; hire hiloba maitea, Errolan zangarra, hantxet hila dago; bere zangartasuna beretako ez du izan. Eta orai, eskualdunak, utz ditzagun arroka horiek; Jauts ghiten fite, igor ditzagun gure dardak eskapatzen direnen kontra. Badoazi! Badoazi! Non da bada lantzezko sasi hura? Non dira heien erdian ageri ziren zer nai kolorezko bandera hek? Ez da gaiago zimiztarik ateratzen heien arma odolez betetarik. Zenbat dira? Haurra, kondatzak ongi. Hogoi, hemeritzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, hamabortz, hamalaur, hamairur, hamabi, hameka, hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bost, laur, hirur, biga, bat. Bat! Ez da bizirik agertzen geiago. Akabo da. Etxeko jauna, joaiten ahalzira zure zakurrarekin. Zure emaztearen eta zure haurren besarkatzera. Zure darden garbitzera eta altxatzera, zure tutekin eta gero heien gainean etzatera eta lo itera. Gabaz, arranoak joanen dira aragi puska lehertu horien jatera. Eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean.

Benito Lertxundi // Itzaltzuko bardoa (SUB)

BENITO LERTXUNDI - HUNKIDURA KUTTUNAK II - Osoa - Full Album

HITZETIK HORTZERA: Lazkao Txiki

AZKEN DANTZA

Putzuzulo Kopla Txapelketa 2011: Mañukorta–Barandiaran & Gaztelumendi–Barandiaran

Agur Xiberoa (Dominika Etxart, Niko Etxart eta Robert Larrandaburu)

Etxean behar ditugu! Ongi Etorriak!!!

Unbelievable Smart Worker & Hilarious Fails | Construction Compilation #8 #adamrose #smartworkers

baldorba/oiamare euskalherria subtituladas al castellano iñaki eta benito

Everyone Ignored Him… Until He Played | GUITAR PRO pretended TO BE HOMELESS

BENITO LERTXUNDI - HUNKIDURA KUTTUNAK I - Osoa - Full Album

Lau teilatu (Itoiz)

They Didn't Like Her Look, But Then She Sang Like a Star! 🤩

'Txoria txori' kantatu dute milaka lagunek Bilbon euskal nazioa aldarrikatzeko

Markesaren alaba

Amoriua (Oskorri)

altzukutarrak ordiarp 2021

Nere herriko neskatxa maite (Benito Lertxundi))

