Kantu bat gara (Jon Maia) Anoeta 2016-III-05 -FREE Otegi-
http://www.txantxangorria.eus/ / euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Kantu bat gara. “Agian, agian egun batez jeikiko dira” hasten ziren Matalaz-en azken hitzak. Gure izaitearen destino krudela eraman gintuzteen agian Zugarramurditik: Baga biga higa, laga boga sega. Agian Zarautztik: Ikimilikiliklik Urepeleko artzainari “Non hago”-ka ari ginela erre zizkiguten titi puntak eta ipurtzuloak burdinez lehertu zizkiguten. Ez dira betiko garai onenak oihukatzen genuela, herriko bat eraman zutenean berekin zeuden ondarrutarrak “Boga boga” kantatzen hasi omen ziren. Bua! Altzateko jauna begira genuela, hor zela nunbait, bere lurrera itzultzeko zai Orbaizetako armaolako horma zaharrek dardar egin zuen Iratiko basoan. Eta uroilarrak kantatu zigun “zaindu maite duzun hori, zaindu maite duzun hori”. Bereterretxe ohetik atera zuten argi urdinez borda batetik bertzera zebiltzanak Gau amaigabe bat baino latzago ta ehun urteak baino gehio ezagutu ditugu. Gernikako arbola da bonbardeatua, euskaldunen artean guztiz maitatua Eta Gernikako hondakinen artetik eraman zuten Lauaxeta. “Goiz eder hontan erahil behar nabe” idatziko zuen ziegan fusilatua izatera atera aurretik. Azken oihua, dana emon bihar jako maite dan askatasunari Eta itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora garamatzatela. Ez dakit nora. Gure seme-alabak itsasertzean eduki ditugu aingira eta itsas trikuen esku mendean. Agur Xiberua, adios gaixo etxen dena. Zaplaztekoka zirti-zarta aurpegi masailetan bota zuten lurrera. Ama! Oroitzen zaitudanean sukaldean egoten zara eta guri begira bi doverman beltz Bilatzen eta suntsitzen. Aitarik ez dut, ama hil zelarik . Eta edozein herriko jaixetan, gaupasa egin genuen bitartean, hil zuten beste bat, lehengo batean, kalearen erdian. Hotel Monbar, campanadas a la muerte, campanades a morts. Emaidazu eskua ta gertatu zeneko lekura eramango zaitut. Baina ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea. denbora aldakorrak atsedenikan gabe daraman bidea, daraman bidea. Goizeko ordu bietan esnatutzen gera, erropaz eta maitasunez beteriko zakuarekin joateko urrutira. Gure maitea ixil-ixilik dago ziega barrenian. Lilurarik ez. Zazpi senideko famili batean arrotza zen gure aita. Orain sei gara. Un horrible sueño. Oi ama Euskal Herri goxua. Mi cuarto en llamas. Hernani,1982. Zai dago ama, zai aita milaka aldiz abestu dugu begiak lanbrotuta eta halere maite ditut maite gure bazterrak. Maitemintzen jarraitu genuen edozein herriko jaixetan. Bai, zin dagizut, izan zarela ene bizitzako onena Txantxibiri txantxibiri jo dugu mendira hamaika manifestaziotan, Elorrixoko kalian. Eta azken arnasa eman dugu itsasoari begira. Itsasoan urak haundi dire zatiturik gaudenontzat. Euskara da gure territorio libre bakarra. Telesforok esan zigun: zutitu eta euskaraz mintzatuko naiz nere hiltzailearen aurrean. Mort pour la patrie, euskaraz baino ez dakiten hoiei, mort pour la patrie. Gure abuelek etzekiten euskaraz, baina bazekiten Lauaxeta hil zuten esku berdinek hil zutela Federico Garcia Lorca. Eta gu, vuestras nietas y nietos de Extremadura, gallegos, castellanos, maketos, mantxurrianos, Andalucía entera como Marinaleda. Gu, los txatxos de vuestros genes, Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas. Bahía de Pasaia da gure Playa Girón, Compañeros poetas eta Bobby Sands eta irri egingo duten irlandar emakumeen haurrak… Gure mendekua ere badira. Eta berriz min hau zeren eta batekots dirauen, ez gara gu asetuko. Batek loturik deino ez gara libre izango. Horregatik zutitu eta euskaraz mintzatuko naiz nire hiltzailearen aurrean. Ta “iala iala ramala” dantzatzen dugunean, hotz amaigabe bat baino latzago datorkigu odolaren usaina, biolentziaren erresumena. Ez, ez dugu nahi horrelako zibilizaziorik. Onar genezakeen gure egoera, txoriak kaiola bezala Baina hegoak ebaki bagenizkio etzen gehiago txoria izango. Beraz, arrano bihurtu ginenean, kaiola hautsita alde egingo genuen beldurrez libro ginela sinestarazi nahi ziguten. Baina luze gabe ohartu ginen hanka arkaitz bati lotu zigutela kate motz eta astun batez. Oh, gu hemen bidean galduak ibiltzeari utzi gabe esan zuen Txirritak Larrosa baino ederragoko gure zazpi probintziyak: Lau Espainian preso daudenak, hiru han ditu Frantziyak. Gure ametsak, esperantza, egia, askatasuna, bakea, justizia. Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi? Zer egingo degu? Alkar jo? Alkar hil? Ez, hori ez! Negua joan da ta: Gora herria! JON MAIA Belodromoan 2016-03-05

'Kastellanuek' dokumentala

JON MAIA - KANTU BAT GARA - OSOA - FULL ALBUM

Arnaldo Otegi - Anoetako Belodromoa - 2016/03/05

PIZTU BILBO ITZALI MTV (Abestia + Bideoklipa).

GASTEIZ Kantuz 2023ko JAIETAN

Santelmoak: Jon Maia Maialen Lujanbioren idoloa zenekoa

AMATXI🕯️ Chanson basque pour mon amatxi, celle qui m'a tout appris

ElkarHizketan 08: Jon Maia eta Itziar Ituño

Itziarren semea (Pantxoa eta Peio)

Jon Maia bertsolariak Anoetako publikoa hunkitu du

JON MAIA - Versos a Madrid - Akelarre Antifascista (Madrid 15-02-2025) #muguruzafm40

Gure Esku Dago BideoKlipa

JON MAIA - KANTU HAU KANTATU

Agur Xiberoa (Dominika Etxart, Niko Etxart eta Robert Larrandaburu)

Altsasu Jon Maiaren seguidilla

Jone Etxeberriaren hitzartzea Anoetako Belodromoan

Jon Maiaren segidilla Black is Beltza: Ainhoa filmaren estrenaldiko bazkarian.

Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus (bertso eguna 2010)

Itsasoa gara

