MusikaZuzenean TB - HITZ BITAN: Urtzi Azkue (UR)

www.hamaika.eus | MusikaZuzenean TB HITZ BITAN: Urtzi Azkue (UR) Aste honetako Hitz Bitan atalera Urtzi Azkue gonbidatu dugu, UR musika taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea. Gazte gazte barneratu zen musika munduan eta hainbat talde izan zituen nerabezaroan, bidea egiteko ezinbestekoa. Gerora, Funkdamental taldean aritu zen, eta egun UR taldearekin ari da kontzertuz kontzertu. Agertoki gainean jostaria eta bizia da, eta musikaz solastea biziki maite du ere, musika pasioz bizi duela argi utziz. Bere gustuko disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean. Bere gustukoen artean Itoiz, Matadeixe, Su Ta Gar, Two Doors Cinema Club, Jamiroquai, Raul Midon, Portuko Ranpi, Jarle Bernhoft, Lekittoko Txiringitoa, Bruno Mars, Rufus T Firefly, Igeldoko Kutxa Kultur jaialdia...